Gernika FSk Euskal Ligan jokatuko du 2017-2018 denboraldian
Gernika FSk zapatuan Santanape kiroldegian lehiatu zuen denboraldiko etxeko azken partida, eta Abadiñoko Gaztetxien kontra garaipena lortuta, eta Urdulizek Peña Kalimotxoren kontra galdu zuelako (6-8), Euskal Ligara igotzea ziurtatu zuen.4-0 nagusitu...
4-0 nagusitu zen talde gernikarra. Taldeko jokalariek azaldu dutenez, «kirol arloko» helburua bete dute, denboraldia bigarren amaitzea. «Berez, horregaz Euskal Ligara igotzeko eskubidea daukagu».
Etzi Bilbon jokatuko dute Lehentasunezko mailako denboraldiko azken partida. Unta Ibarreko taldea izango da talde gernikarraren denboraldiko azken aurkaria, eta 16:00etan hasiko da San Inazioko kiroldegian bi taldeen arteko neurketa.
Denboraldia eta maila agurtzeko irabazteko asmoa dauka taldeak, baina «lehiarako presiorik» ez dutenez, garrantzitsuena «ondo jokatuta ondo pasatzea» dela nabarmendu dute jokalariek. Azken jardunaldi horren faltan, Gernika FSk 58 puntu ditu gaur gaurkoz (54 puntu ditu Urdulizko Antsonekoa taldeak).