Zapatuan [maiatzak 13] Iruñean jokatu zen distantzia erdiko Espainiako Triatloi Txapelketa burutzeko 5 ordu eta 21 minutu behar izan zituen triatleta Arantza Burgoa ondarrutarrak. Dena dela, ondarrutarra ez zen izan podiuma egin zuen Lea-Artibaiko bakarra. Izan ere,
Haritz Garate Txurruka lekeitiarrak (Garraitz kirol taldea) ere parte hartu zuen; Garatek 4 ordu, 4 minutu eta 36 segundotan amaitu zuen proba.
Haritz Garate, eskumatik lehena. Argazkia: Federacion Española de Triatlon.
Burgoa, 50-54 urte bitarteko mailan lehen sailkatua izan zen, eta emakumeen artean 17. postuan sailkatu zen. Garate ere 30-34 urte bitartekoetan lehena izan zen helmugaratzen. Sailkapen orokorrean bigarren egin zuen lekeitiarrak.
Burgoa Koaxiko beste kide batzuekin batera hartu zuen parte proban; Lea-Artibaitik zazpi triatleta inguru joan ziren. Igerian 1900 metro egin behar izan zituzten, 81 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrika.
Arantza Burgoa triatleta ondarrutarra, podiumaren gorenean. Argazkia: Koaxi TT
Iruñeko proban parte hartu zuten triatleta ondarrutar batzuk, tartean Arantza Burgoa. Argazkia: Koaxi TT