Hiru eguneko jardunaren ostean, barikuan amaitu zen
Ikergazte 2017 kongresua. Iruñeko NUPeko kanpusean bildu ziren 180 ikertzaile gazte; euren lanak plazaratu eta besteen ikerketak ezagutu ahal izan zituzten. Saririk ere ez zen falta izan.
Ingeniaritza arloan Jaione Etxebarria Elezgarai (1985, Ondarroa) izan da sarituetako bat,
Gailu mikro-fluidiko analitikoetarako osagaien garapen eta azterketa lanagaz.
UEU-k poster lan onenak ere saritu ditu.
Zientzia alorrean, Nagore Elu Arantzamendi (1992, Ondarroa) saritu zuten. Eluk
Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima? lana aurkeztu zuen.
Nagore Elu eta Jaione Etxebarria, sariekin
Iruñetik kanpoko parte hartzaileen euren jatorrizko tokietara itzuli badira ere, kongresua ez da guztiz amaitu, ahozko komunikazio bidez zein posterren bidez aurkeztu diren 122 komunikazioak argitaratu egingo dira-eta, «euskarazko produkzio zientifikoari ekarpen adierazgarria eginez».
Iñaki Alegria UEUren zuzendaria
pozik dago jardunaldiak utzi duenagaz «UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da bere hasieratik euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda”.
Sariak Iruñeko Udalak babestu ditu, eta ikertzaileek 300 euro, aldizkari zientifiko baten harpidetza eta bertan idazteko aukera irabazi dute
Gogorarazi duenez, 2010. urtean ezagutza alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta duela bi urte Durangon antolatu zuten. “Apustu oso handia izan zen lehenbiziko kongresua UEUrentzat, eta are gehiago bigarren hau, beti esaten baita bigarrengoa antolatzea izaten dela zailena. Baina erantzuna ikusita (180 ikertzaile eta 122 komunikazio), kongresua arrakastatsua izan dela esan dezakegu zalantzarik barik, eta erreferentzia bat bihurtzen ari dela. Edukiak benetan kalitate handikoak izan dira, eta aurkezpenak ere maila berekoak izan dira. Horretaz gain, aurten bilgune izaera hori gehiago lortu dugu». Alegriak zorionak eman dizkie ikertzaile gazteei, «beraiek izan direlako protagonista».
Sariak Iruñeko Udalak babestu ditu, eta ikertzaileek 300 euro, aldizkari zientifiko baten harpidetza eta bertan idazteko aukera irabazi dute. Maider Beloki Iruñeko Udaleko kultura zinegotziak parte hartu zuen ekitaldian. Beragaz batera, Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspek ere parte hartu du, eta bere eskutik Patricia Maraña Nafarroako Unibertsitateko TECNUMeko ikertzaileak jaso du Euskal Herriko garapenean eragin handiena duen ikerketa saria.