22-7ko emaitzagaz irabazi zuen Xabier Arrizabalaga
Txirloi pilotari ondarrutarrak 22 urtez azpiko mailako finala. Markina-Xemein Eskupilota Taldeko pilotariak partidu ederra jokatuta hartu zuen mendean Ander Etxegibel.
Partiduaren lehen atsean 5-2 atzetik joan zen Arrizabalaga. Minutuak aurrera joan ahala geroz eta erosoago egon zen pilotari ondarrutarra, eta lan erdiak igaro orduko 6-14 jarri zen aurretik. Sakea berreskuratu zuen momentuan, tanto asko egin zizkion erremateen bidez, eta horrela lortu zuen Txirloik partidaren jaun eta jabe izatea. Azken tantura iritsi arte, Arrizabalaga izan zen nagusi Derioko frontoian. Azkenean, zazpi tantutan utzi zuen Txirloik pilotari sestaoarra. Partida amaitu zenean, “egindako lanaz pozik” agertu zen ondarrutarra, eta are pozago “eskuek nahiko ondo” erantzun ziotelako.
Olabe eta Txirloi, Bizkaiko Laut’erdiko finala jokatu ostean.
Josu Agirreamalloa
Olabe pilotari markina-xemeindarrak berriz, ezin izan zuen bere mailako finala irabazi. Fisikoki oso neurketa gogorra izan zen, partidak ez baitzuen izan erraz nagusitu zen pilotaririk momentu batean ere. Beti bi edo hiru tantuko aldeagaz, batzutan Olabe aurretik eta besteetan Gaizka Karregal aurretik, partiduaren azken momentuetan 20-17 joan zen irabazten Agirreamalloa, baina ezin izan zuen lana burutu. Karregalentzat izan zen azkenean gazte mailako txapela, 22-20 irabazita, arratsaldean ikusi ziren lau finaletako ederrenetakoa jokatuta. Nahiz eta finala galdu, partidu ederra joatu zuen Agirreamalloa markina-xemeindarrak.
Derio Kopako finalista guztiak, sari banaketaren ostean, ordezkariekin.