Grezian harrapatuta dauden milaka errefuxiatuei laguntzen dien Himaya taldeari ekarpena egiteko antolatu du zozketa Ahlan Wa Sahlan Ondarrure elkarteak, Ondarroan errefuxiatuen alde sortutako taldeak.
Ondarrutarrak eta ingurukoak diren alor ezberdinetako
30 artista baino gehiagoren lanak jarri dituzte zozketan, herritarrek parte hartu eta horrela Himaya taldeari laguntzeko. Zozketan, liburuak, koadroak, eskulanak, musika eta abar daude, eta sari guztiak Ondarroako dendetako erakuslehioetan daude ikusgai ekainaren 30era arte. Tikeak elkarteko kideek salduko dituzte bi eurotan, eta horiez gain, erakuslehioan sariak dituzten dendetan ere salgai egongo dira zozketa txartelak: TXO!, Badiola, Basati, Bengoetxea Kirolak, Brontxe, Duomo, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goiara, Ibili, Idaga estetika, Idiakez liburudenda, Itsasne eta Deñe, Ituarte, Kikari, Klik-Klak, Laura’s, Lavin, Lide, Lorak Esther, LZ, Sustrai, Urrosolo bitxiak, Zaldu, Zibot eta Zurrumurru.
Zozketaren helburua solidarioa dela gogorarazi dute Ahlan Wa Sahlan Ondarrure elkarteko kideek, eta horregatik garrantzitsua dela herritarren parte hartzea.
Ahlan Wa Sahlan Ondarrure taldeko kideek jarri dute martxan elkartasun zozketa.