Ondarroak eta Bermeok emaitza onak lortu dituzte trainerillen lehian
Bermeoko gizonezko nagusiak lehen sailkatu dira, eta hirugarren egin du Ondarroak. Mutrikun, San Juan eta Hondarribia izan dira txapeldunak Mikel santisoAsteburuan Bizkaiko eta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketak egon dira jokoan, Ondarroan eta Mutrikun...
Bermeoko gizonezko nagusiak lehen sailkatu dira, eta hirugarren egin du Ondarroak. Mutrikun, San Juan eta Hondarribia izan dira txapeldunak Mikel santiso
Asteburuan Bizkaiko eta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketak egon dira jokoan, Ondarroan eta Mutrikun. Bi txapelketetan, gazte eta senior mailako mutilek eta neskek lehiatu dute.Bizkaiko Txapelketan Kaiku izan da mutilen gazte mailako txapelduna, 14 minutu eta 33 segundoko denboragaz. Gazte eta senior mailako nesketan, Deustu Arraun Taldea izan da lehen sailkatua, 16:33ko denboragaz, eta seniorretan Bermeo izan da txapelduna (13:46).
Nesken gazte eta senior mailan, bestalde, hirugarren egin zuen Ondarruk, 17:22ko denboragaz. Isuntzak, bere aldetik, 19 minutu eta 47 segundo behar izan zituen, eta bosgarren lekuan sailkatu zen. Gazte mailako mutiletan, ez ondarrutarrek ezta lekeitiarrek ere ez zuten ontzirik izan domekako jardunaldian. Mutil seniorretan, hirugarren egin zuen Ondarruk, 14:10 denboragaz. Isuntza, aldiz, bosgarren sailkatu zen, 14 minutu eta 26 segundo behar izan baitzituen.
Ondarrutarrek brontzezko dominak lortu zituzten bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan, eta mutilek, gainera, trainerillen liga irabaztea lortu zuten.
Gipuzkoako Txapelketan San Juan izan da nagusi gazte eta nesken mailan, 14:09 eta 14:49 denborekin, hurrenez hurren. Senior mailako mutilen txapelduna Hondarribia izan da, 13 minutu eta 26 segundoko denbora eginda.
Mutriku Arraun Taldeak ez zuen lortu domekako estropadara sailkatzea.