Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Inoiz plazaratu gabeko zaldien ikuskizuna eskainiko dute Ziortza-Bolibarren

Zapatuan [maiatzak 20] 19:00etan hasiko da ikuskizuna, Simon Bolivar plazan. Aulestiko Ubillatxen Titan zaldiak, Itziarko Etxeberriren Taison-ek eta Guriesoko Santa Mariaren Bitxo-k egindo dute proba, Munitibarko premio harriagaz, eta Kinttopeko zaldi proben txapelketetako baldintzak bete beharko dituzte. Zaldiak Berriatuan pisatuko dituzte, 17:00etan. Sariak. Irabazleari 500 euro, manta eta ardo kaxa bat emango dizkiote; bigarren sailkatuak 450 euro eta ardo botila irabaziko ditu, eta hirugarrenak 400 euro eta ardo botila bat. Zaldi ikuskizunaren ostean, Litxurdixoren eta Lajaren erromeriak alaituko du plaza, 23:00ak arte.