Ondarroako Udalak ibilaldiak eta saioak egingo ditu herriko gune bio-osasungarrietan
Ekintzak maiatzaren 19tik aurrera egingo dira, 11:00etatik 12:00etara, barikuro. Eta adin nagusikoei eta dibertsitate funtzionala dutenei zuzenduta egongo dira. Jakitera eman dutenez, interesatuek Zaldupe kiroldegian jaso ahal dute informazio gehiago. Halaber, eguraldi txarragaz saioak kiroldegian bertan egingo direla esan dute. Kasu horretan, bazkide ez direnek sarrera ordaindu beharko dute.