Esprintean erabaki da gaur arratsaldean [maiatzak 18], Markina-Xemein eta Markina-Xemein artean lehiatu den 30. Emakumeen Birako 2. etapa. Helmugarako hiru kilometroren faltan ihes egin dute Orica-Scott taldeko Amanda Spratt-ek eta Ale-Cipollini taldeko Ane Santesteban errenteriarrak. Bi txirrindulariak lehia estuan zeharkatu dute abesua kalea helmugarantz. Segundo biko aldeagaz, Amanda Spratt izan da irabazlea.
90.8 kilometroko ia ibilbide osoa euripean egin dute txirrindulariek. Joseba Iraolagoitia Markina-Xemeingo kirol zinegotziak eta Emakumeen Biraren ordezkariak ebaki dute irteerako zinta, eta irteera neutralizatuan egin dituzte herri barruko lehen metroak, herri sarrerako biribilgunera arte.
Amanda Spratt helmugan sartzen.
Tarteko helmugan, 15:30 aldera, berriz igaro dira txirrindulariak Markina-Xemeingo helmugatik, eta 16:43an sartu dira Spartt eta Santesteban helmugan. Garailearengandik 26 segundora ailegatu da talde nagusia helmugara.
Lurzoru bustiaren ondorioz, labainkada ugari gertatu dira 2. etapan, euretako bat helmugan bertan.
3. etapa, Antzuolan. Gaurko garaipenagaz, lider geratu da Amanda Spratt. Marta Bastianelli italiarrak lehen etapan eskuratu zuen maillot horia eramango du bihar Australiarrak Antzuolan lehiatuko den 3. etapan.
Liderren maillotak jantziko dituzte bai eta ere, Alicia Gonzalezek (Lointek) gazte mailan, Charlotte Bravardek (FDJ-Nouvelle-Aquitaine-Futuroscope) mendikoa.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.