Zapatuan [maiatzak 20] kanporaketak 16:30etik aurrera jokatuko dira kanporaketak, eta maila bakoitzeko lehen lau trainerilla onenek domekan [maiatzak 21] Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatzeko txartela lortuko dute; 5. postutik 8. postura sailkatzen direnak, berriz, domekan kontsolazio txanda jokatuko dute, 11:00etan hasita.
Hiru kategoriatan ariko dira lehian: emakumezko eta gizonezko absolutuak eta gizonezko gazteak. Guztiek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte, guztira 3.500 metro.
Pasai Donibane Koxtape, Orio, Hibaika eta Deustuk parte hartuko dute
emakumezko absolutuetan; Pasai Donibane Koxtape, Zierbena, Bermeo eta Hondarribiak
gizonezko absolutuetan, eta Kaiku, Pasai Donibane Koxtape, San Nicolas, Bermeo, Getaria, Zarautz eta Deustuk
gizonezko gazteetan.
Euskadiko Trainerilla Txapelketan gizonezko gazte mailetako bi denbora onenek eta emakumezko eta gizonezko absolutu mailetako lehen hiru denbora onenek lortuko dute Espainiako Trainerilla Txapelketa jokatzeko sailkapena.
Ondarroako emakumeen trainerilla, iaz, Mutrikun, Euskadiko txapelketa jokatzen.