«Aitorpena ondo ari garen seinale da»
Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jartzeagatik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik, Eleizalde Ikastolak jasoko du gaur Hegaluze Saria.Hegaluze saria jasoko duzue. Herriak ematen duen saria izanik, ilusioa egingo du, ezta...
Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jartzeagatik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik, Eleizalde Ikastolak jasoko du gaur Hegaluze Saria.
Hegaluze saria jasoko duzue. Herriak ematen duen saria izanik, ilusioa egingo du, ezta?Bai batez ere ilusioz hartu dugu. Aurten 50 urte egin ditugu; Herritik sortua eta herrian sartua da gure leloa, eta herriak berak halako aitorpen bat egitea gauzak ondo egiten ari garen seinale dela uste dugu. Ez genuen inondik inora espero; deia jaso nuenean harrituta geratu nintzen.
Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jartzeagatik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik erabaki dute ikastolari ematea.
Arrain Azokako taldea sortu zenetik bertan sartuta gaude. Arrantza eta itsasoa gure herriko kulturaren oinarria da, eta arlo kulturaletik zein euskararen aldetik horren transmisioa bermatzea gura izan genuen. Arlo currilularrean maila ezberdinetan bereziki sartuta dugu gai honen garrantzia. Arrain Azokara begira gure tradizioa transmititu, eta euskaldundu gura izan genuen.
50 urtean bermeotar asko igaro dira ikastolatik. Nork edo nortzuk hartuko dute saria?
Iragana, oraina eta etorkizuna uztartuz, hiru pertsona joangogara: ni neu, zozketa bidez erabakitako LH 3. mailako Unai Palacios eta ikastolagaz harreman estua duen Jose Anton Renteria Anduiza Euskal Herria. Sorrerako gurasoa da; beti dago prest bere jakituria ikasleei azaltzeko, eta Arrain Azokan beti oso inplikatuta egon da.
Urtero azokan parte hartzen duzue. Zein da zuen ardura?
Hasiera batean erakusmahaia jartzen genuen, eta azken urteetan, batez ere, pintxo lehiaketa antolatu dugu. Izan ere, 26 urte daramatzagu sukalkia antolatzen; lehiaketa gastronomikoetan eskarmentu nahikoa daukagu. Aste Santuan hasten da pintxo lehiaketa; Bermeo saltzeko era bat da, gastronomiaren bidez jendea erakartzeko modu bat.
50. urteurrenagaz batera dator saria, urteurren borobila. Ospakizunak amaitu dituzue?
Bi ekitaldi geratzen dira: bata ikastolako bazkide eta lagunekin, eta bestea ikasleekin. Ikastolaren historiaren parte izan direnek merezi dute aipamen berezia egitea. 50 urte ari gara ospa- tzen, eta horren fruitua agertzen ari da, sarien bitartez zein partaidetzaren aldetik. Sortu ginen ideia hark oraindik indarra eta iraupena ditu. Ez dakigu zer etorriko den, baina prest eta ilusioz gaude datorrenari aurre egiteko eta erantzunak emateko. Hori da Eleizalde Ikastola, ilusioa. Egiten dugunean sinisten dugu, eta ilusioagaz lantzen dugu.