Baserri eta Okela Eguna herritar eta ekoizleen topaleku izango da
Bosgarren urtez jarraian, Baserri eta Okela Eguna ospatuko da bihar, Markina-Xemeinen. Markina-Xemeingo Udalak eta herriko Jai Batzordeak, Musika Eskolaren, herriko tabernarien eta inguruko nekazari eta abeltzainen laguntzagaz antolatutako jaia herrita...
10:00etan zabalduko dituzte postuak Plazabarripean kokatuta egongo diren ekoizleek, eta 15:00ak arte egongo da produktuak erosteko aukera.
Azokagaz gain, goizean goizetik erreko dituzten bildots pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da. 12:30ean hasiko dira antolatzaileak goiz osoan prestatutako bildots pintxoak banatzen. Urtero modura, tikeak erosi eta bildots pintxo erretilua eskuratu ahalko da.
Entretenimendu ugari
Azokaren ondoan egongo da, goiz osoan, Sustraiak Naturak emango duen Lorezaintza tailerra. Eskuak lurretan sartu eta Belartxo prestatu edo loreontziak landatzeko aukera edukiko dute parte hartzen dutenek. Horrez gain, aurten, ardi txirrista erraldoi bat ere egongo da umeen gozamenerako, gargantua txiki bat.
Bestalde, ardi txakur erakustaldia ere prestatu dute; Zelaira aterako dira artzai, txakur eta ardiak euren lana erakusteko.
Musika eskolakoen kalejirak jarriko dio giroa goizari. Iluntzean, berriz, Imuntzo eta Beloki taldeagaz dantzatzeko aukera egongo da Goikoportalean.