Casinoak irabazi du Arrain Azokako Pintxo Lehiaketa
Kafe Loidxie Bermeo taberna sailkatu da bigarren, eta Izaro hirugarren. 21 pintxo aurkeztu dituzte aurten, eta orokorrean kalitate handikoak direla azaldu duteArrain Azoka Elkarteak asteburuan jakitera eman zuen Casino Jatetxeak irabazi duela XV. Pintx...
Kafe Loidxie Bermeo taberna sailkatu da bigarren, eta Izaro hirugarren. 21 pintxo aurkeztu dituzte aurten, eta orokorrean kalitate handikoak direla azaldu dute
Arrain Azoka Elkarteak asteburuan jakitera eman zuen Casino Jatetxeak irabazi duela XV. Pintxo Lehiaketa. Zapatuan batu zen epaimahaia, eta lehiaketa antolatzen duen Eleizalde Ikastolak azaldu duenez, lehenengo hiruzpalauen artean «parekotasun handia» egon da. «Hartutako erabakian denak ados egon ziren, baina haien arteko diferentziak oso txikiak izan ziren».Casino Jatetxearen pintxoak saku hegaluzea, espagetia eta wakame algak nahasten ditu, taloz inguratuta, eta algaz egindako ali-oliagaz. «Oso bitxia, gauza berri bat da ohituta gaudenerako, ahorako zerbait berria da».
Kafe Loidxie tabernako berdela, bieira eta langostinoa batzen dituen pintxoa sailkatu da bigarren, Freskurie izenekoa. «Atentzioa eman zigun, epaimahaiak probatzerakoan ez duelako izena jakiten, baina denek aipatu zuten freskoa dela eta, justu, izen hori dauka».
Izaro tabernak aurkeztutako atunaren tartarrak hartuko du hirugarren saria. «Oso biguna, puntua oso ondo hartuta eta oso ondo kokatuta zegoen».
21 pintxo aurkeztu dituzte, eta orokorrean, denak kalitate handikoak izan direla zehaztu dute.
Aste Santuko oporralditik maiatzaren 14ra, jai egun eta asteburuetan dastatzeko eta puntuazio emateko aukera izan du jendeak, eta bihar eguerdian argituko da zein den pintxo bozkatuena.