Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatuko da Mutrikun

ARRAUNA // Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatuko da asteburuan, Mutrikun. Bihar 16:30ean jokatuko dira kanporaketak, eta maila bakoitzeko lehen lau trainerilla onenek domekan 11:00etan Euskadiko Txapelketa jokatzeko txartela lortuko dute. Hiru kat...

ARRAUNA // Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatuko da asteburuan, Mutrikun. Bihar 16:30ean jokatuko dira kanporaketak, eta maila bakoitzeko lehen lau trainerilla onenek domekan 11:00etan Euskadiko Txapelketa jokatzeko txartela lortuko dute. Hiru kategoriatan ariko dira lehian: emakumezko eta gizonezko absolutuak eta gizonezko gazteak. Lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte.