Gernikak festen irudia behar du
Andra Mari eta San Roke jaietarako kartel lehiaketa deitu du Gernika-Lumoko Udalak. Lanak aurkezteko azkenengo eguna ekainaren 23a izango daGernika-Lumoko Udalak jaietarako kartel lehiaketa deitu du. Edozeinek parte har dezake, eta lanak aurkezteko azk...
Andra Mari eta San Roke jaietarako kartel lehiaketa deitu du Gernika-Lumoko Udalak. Lanak aurkezteko azkenengo eguna ekainaren 23a izango da
Gernika-Lumoko Udalak jaietarako kartel lehiaketa deitu du. Edozeinek parte har dezake, eta lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 23a izango dela jakinarazi du.Gernika-Lumoko Kultur Etxean batuko dituzte proposamenak, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Halaber, lanak postaz ere bidali ahal izango dira.
Kartelen diseinuan egileek nahaiago duten materiala, teknika eta kolorea erabili ditzakete. Hala ere, neurri zehatz bat izan beharko dute: 65×45 zentimetro. Bertikalean aurkeztu beharko dira, eta formatu digitalean (pdf, diseinuko programa edo jpg). Gainera, lan guztiek goiburu bera eduki behar dute, derrigorrez agertu beharrekoa: Gernikako Jaiak 2017. Abuztuak 14-18.
Proposamenak CD batean bidali edo eraman beharko dira kultur etxera. Irabazleak 450 euro irabaziko ditu. Uztailaren 5ean jakinaraziko dute zein den.