Museoen eguna ospatzeko jarduerak izango dira
Nazioarteko museoen eguna izan zen atzo, eta, hori dela eta, Lea-Artibai eta Busturialdeko museotan hamaika jarduera antolatu dituzte. Bermeoko Arrantzale Museoak atzorako prestatu zuen egitaraua: Mikel Eskauriazaren liburu aurkezpena, eta museorako ...
Besteak beste, Gernika-Lumoko Bakearen Museora eta Kortezubiko SantimamiƱera sartzea doakoa izango da bihar eta etzi, eta baita Gernikako Euskal Herria Museora bihar.
Doako sarrerez gain, bisita gidatuak eta familientzako tailerra izango dira aukeran Bakearen Museoan, eta antzerako tailerra eta hitzaldi eta dastaketa, aldiz, Euskal Herria Museoan. SantimamiƱen bisita gidatu bereziak egingo dituzte, eta baita ere Silex lanketa erakustaldia.
Ziortza-Bolibarko Simon Bolibar museotik, aldiz, ondare ibilbidea proposatzen dute autobusez eta doan egiteko bihar.