HITZAk jakin ahal izan duenez, Mutrikuko Saturraran hondartzara joateko bidean (Er Chiringuito ondoan) dauden hiru zuhaitz kaltetzen dabil baten bat; zuhaitzen enborretan burdinak sartu eta bestelako kalteak eragiten dizkiete. Zuhaitzekin gertatzen ari dena Mutrikuko Udalean ere salatu dute zenbait herritarrek, baina egoerak bere horretan jarraitzen du. “Zuhaitzak hiltzea eta kentzea nahi dute”.
Gertaera salatzeko, pankarta bat ere ipintzen dute herritar batzuek, baina HITZAri jakin eragin diotenez, norbaitek pankartak kendu egiten ditu.
Zuhaitzetako bat, burdinak sartuta dituela.
Zuhaitz baten beheko aldea, kaltetuta.
Zuhaitzei egindako kalteak salatzeko herritarrek ipinitako pankarta.