Datorren asteko barikuan [maiatzak 26],
enkartelada amaitu eta gero egingo diote ekitaldia Aranbururi, Alamedan; 20:30ean jarri dute hitzordua. Halaber, herritarrari ongietorria egiteaz gain, oraindik preso dauden preso guztien askatasuna ere aldarrikatuko dute.
Aranburu maiatzaren 4an geratu zen aske, 12.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.