Zuzeneko hiru kontzertu eskainiko ditu Kontzijope Rock jaialdiak
Bermeoko OST eta Lekeitioko Haustura eta SuTanBras igoko dira oholtzara. 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta Kontzijopeko atarian egongo dira sarrerakRock doinuz beteko du Lekeitioko kontzijopea, bihar gauean, Burrundada Lekeitioko rock taldeen elka...
Bermeoko OST eta Lekeitioko Haustura eta SuTanBras igoko dira oholtzara. 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta Kontzijopeko atarian egongo dira sarrerak
Rock doinuz beteko du Lekeitioko kontzijopea, bihar gauean, Burrundada Lekeitioko rock taldeen elkarteak antolatu duen Kontzijope Rock jaialdiak. Hiru talde aterako dira, aurten, jaialdiko agertokira, 22:00etatik aurrera: Bermeoko OST metal taldea, eta Lekeitioko SuTanBras eta Haustura taldeak.OST 1995eko udan sortutako euskal metal, rock eta trash musika taldea da. Bost diska ditu kalean, eta garai batean Koma, Su ta Gar, Berri Txarrak, Pi L.T., S.A., Latzen, Ktulu edota A.N.I.M.A.L. mailako taldekin partekatu zuten eskenatokia lau taldekideek: Kapik (ahotsa eta gitarra), Jonik (bateria), Joni 5ek (baxua) eta Ikerrek (gitarra).
Lekeitiarren artean ezaguna da, bestalde, herriko Haustura taldea; karteldegia osatzen duen Sutanbras taldea, berriz, espresuki Kontzijope Rock jaialdian jotzeko sortu dutela jakitera eman dute Burrundada elkarteko kideek. Ā«Lekeitioko kultur etxeko lokalean entsegatzen duten talde ezberdinetako lau musikari batu eta taldea osatu dute, eta Su Ta Garren bertsioak joko dituzteĀ».
Atarian
Kontzertuetako sarrerak 3 euro balioko ditu, baina kontsumizio bat sartzen dela jakitera eman dute antolatzaileek. Sarrerak Kontzijopeko atarian bertan erosi ahalko dira.
Bestalde, aurtengo jaialdiak Iparraldeko Haizeekin bat egiten duela nabarmendu dute, eta aukera paregabea dela esan dute jaiari amaiera emateko.