Arrakastaz ospatu da Etxebarrian BTT jaitsiera; estreinako egin da ekintza, eta 86 txirrindularik parte hartu dute. Gainera, antolatzaileek jakitera eman dutenez, Euskal Herritik, Kataluniatik eta Espainiatik etorri dira parte hartzaile batzuk. Horien guztien artean, Iraitz Etxebarria izan da onena: 2 minutu eta 37 segundotan egin du ibilbidea.
Akarregin hasi eta Etxebarriaraino jaitsi dira parte hartzaileak; 2.060 metroko ibilbidea egin dute. Eta goizean ibilbidea ikuskatzeko aukera eduki dute parte hartzailee. “Ibilbide polita eta entretenigarria da”, esan du haietako batek.
Txomiin Izagirre de Vega izan da bigarren azkarrena; 2 minutu eta 44 (2:44:01) segundotan egin du ibilbidea. Hirugarren geratu da Fernando Grijalba Olañeta (2:44:18).
Parte hartzaileak bi aldiz jaitsi dira Akarregitik, 15:00etan eta 17:00etan.
Neskei dagokienez, bakarrak parte hartu du: Andrea Vega Martinez (3:58:99). Eta nesketan bakarra izan denez, saria eskuratu du.
Ez da aparteko ezustekorik gertatu, eta baten batek zuhaitza jo badu ere, ez du minik egin.
Sariketa 19:30aldera egin dute. Eta proba Euskadiko BTT-DH Open Txapelketarako puntuagarria izan denez, sari horiek ere eman dituzte. Aipatzekoa da, baita ere, Etxebarriak Bizkaiko Txapelketa ere irabazi duela.
Proba Lea-Artibaiko mendi bizikletazaleek antolatuta egin da. Horiek, baina, Traparaganeko Behetik Behera eta Amets Txurruka Lagunartie elkarteen laguntza eduki dute.
Elite mailako lehen hiru txapeldunak:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.