Zapatuan Zuazoren aurka Barakaldon jokatutako partidua 1-1 berdinduta, Artibai Futbol Taldeak Erregionalen Bigarren Mailako multzoburuen arteko txapelduna izatea lortu zuen.
Artibai Futbol Taldearen gol bakarra Aitor Etxeberriak sartu zuen, 49. minutuan, eta berdinketaren gola izan zen. Barroetan jokatutako joaneko partidua 2-1ekoagaz amaitu zenez, Iker Santosen mutilek nahikoa izan zuten berdinketa lortzeagaz kopa Markina-Xemeinera ekartzeko.
Iker Santos entrenatzaileak eskerrak eman nahi izan dizkie Artibai Futbol Taldeko familia osatzen duten guztiei, bertan egindako bi denboraldi ederrengatik.
Argazkia: Leartigol
Argazkia: Leartigol