Zaldubideko Gaztetxe zaharraren 13 urteak eta Astilleruko berriaren 14 urteak batuz, 27 urte bete dituela goi-goitik ospatu dute azken hilabetean Ondarroan. Zapatuan eman zioten amaiera urteurrena ospatzeko antolatutako egitarauari, Sarkor eta Eskean Kristo taldeen kontzertuekin.
Zapatuko bazkarian parte hartu zuten gazteak. Argazkia: OGA
Ondarroako Gazte Asanbladako kideek azpimarratu dutenez, pozik daude herritarren parte hartzeagaz. “13+14 Beste era batea bixitxen! lelopean hile osorak prestatutako egitarauak oso erantzun ona eduki du; herriaren erantzuna ezinhobea izan da. Hurrengoan gehiago!”. Zapatuan, jende kopuru gehiena kontzertuetara gerturatu zela nabarmendu dute.
Hilabete osoko egitarauan, antzerkiak, hitzaldiak, olerki emanaldiak, mahai inguruak, kontzertuak antolatu zituzten, eta urteurren jaiari amaiera emateko egun guztiko jaia ospatu zuten zapatuan.
Gazteei, Gaztetxea herriko leku erreferente bat bihurtzen jarraitzeko lan egiteko deia luzatu diete, eta Gaztetxean egin daitezkeen edo egin nahi diren ekintzetan parte hartu eta berauek antolatzera animatu nahi izan dituzte.
Gazte askok parte hartu dute antolatutako ekintzetan. Argazkia: OGA
Gazteak, bazkaltzen. Argazkia: OGA
Kontzertuko momentu bat. Argazkia: OGA
Urteurreneko ekintza bat. Argazkia: OGA