Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Herritar askok parte hartu dute Gaztetxearen 27. urteurreneko ospakizunetan

Zaldubideko Gaztetxe zaharraren 13 urteak eta Astilleruko berriaren 14 urteak batuz, 27 urte bete dituela goi-goitik ospatu dute azken hilabetean Ondarroan. Zapatuan eman zioten amaiera urteurrena ospatzeko antolatutako egitarauari, Sarkor eta Eskean Kristo taldeen kontzertuekin.
Zapatuko bazkarian parte hartu zuten gazteak. Argazkia: OGA

Zapatuko bazkarian parte hartu zuten gazteak. Argazkia: OGA

Ondarroako Gazte Asanbladako kideek azpimarratu dutenez, pozik daude herritarren parte hartzeagaz. “13+14 Beste era batea bixitxen! lelopean hile osorak prestatutako egitarauak oso erantzun ona eduki du; herriaren erantzuna ezinhobea izan da. Hurrengoan gehiago!”. Zapatuan, jende kopuru gehiena kontzertuetara gerturatu zela nabarmendu dute. Hilabete osoko egitarauan, antzerkiak, hitzaldiak, olerki emanaldiak, mahai inguruak, kontzertuak antolatu zituzten, eta urteurren jaiari amaiera emateko egun guztiko jaia ospatu zuten zapatuan. Gazteei, Gaztetxea herriko leku erreferente bat bihurtzen jarraitzeko lan egiteko deia luzatu diete, eta Gaztetxean egin daitezkeen edo egin nahi diren ekintzetan parte hartu eta berauek antolatzera animatu nahi izan dituzte.
Gazte askok parte hartu dute antolatutako ekintzetan. Argazkia: OGA

Gazte askok parte hartu dute antolatutako ekintzetan. Argazkia: OGA

Gazteak, bazkaltzen. Argazkia: OGA

Gazteak, bazkaltzen. Argazkia: OGA

Kontzertuko momentu bat. Argazkia: OGA

Kontzertuko momentu bat. Argazkia: OGA

Urteurreneko ekintza bat. Argazkia: OGA

Urteurreneko ekintza bat. Argazkia: OGA