Hemeretzi bikotek hartu zuten parte atzo goizean [maiatzak 21] Markina-Xemeinen lehiatu zen lehenengo Kros Mistoan. Eguraldi ederra izan zuten ikusleek probagaz gozatzeko. Aringalarientzat, berriz, bero gehiegi ere egin zuen, eta horrek sailago egin zien ibilbidea parte hartzaileei, batez ere eguzkiak gogor jotzen zuen tarteetan.
Markina-Xemeingo I. Kros Mistoko parte hartzaileak Zelaitik irteten.
Hala ere, giro onean ospatu zen proba. 12:00etan eman zuten irteera tiroa, eta Zelaiari buelat emanda ekin zioten korrikalariek
5 kilometroko ibilbideari. Zelaiaren beheko parteko helmugara ailegatzen lehenengoak
June Arbeo Sarriugarte iurretarra eta
Txomin Marañon Gorospe durangarra izan ziren, biak Durangaldea Running taldeko korrikalariak. Abantaila handiagaz igaro zen lehen bikotea helmuga azpitik.
Bigarrenak, herrikoak izan ziren:
Lide Azkue Iruretagoiena eta
Iñigo Ansola Kareaga. Eta hirugarrenak, Zaldibarko
Nora Narbaiza Albisua eta
Luis Narbaiza Aiarzaguena, Durangaldea Running eta Durango Kirol Klubeko korrikalariak.
Lehen hiru bikoteentzat herriko produktuekin osatutako opari ederrak egon ziren, eta laugarrenek ere izan zuten oparia. Laugarren bikotea ere Markina-Xemeingo korrikalariek osatua:
Beronika Noya Arrizabalaga eta
Mikel Lopez Alzaga.
Gaztetxoek ere eman zuten erakustaldia.
Izaro Aranburu Rementeria eta
Xabat Oar-Arteta Urkidi aulestiarrek lasterketa bikaina egin zuten eta bosgarren postua izan zen eurentzat.
SAILKAPEN OROKORRA