Geoparkeko kostaldea garbitzeko ekintza, Europako Geoparkeen Astearen baitan

Geoparkeko ordezkaria, Zumaiako GKN Driveline enpresako ordezkaria eta Mutriku, Deba eta Zumaiako alkateak. Argazkia: Geoparkea.
Zapatuan [maiatzak 27] boluntarioen laguntzarekin egingo den kostaldearen garbiketan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da; barikua da azken eguna. Ekintzara arropa egokiekin joateko gomendioa egin dute Geoparkeko arduradunekZehatz esateko, ekintza Deba-Zumaia biotopoan (Elorriaga inguruko labarretan) egingo da; labarretan pilatutako hondakinak eta plastikoak bilduko dituzte. Ekintza hori gauzatzeko, Geoparkeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zumaiako GKN enpreasren eta Sufrider Foundation Europe elkarteko kideen laguntza edukiko du; Eusko Jaurlaritzaren Aztertu ingurumen heziketarako programak ere ekimenarekin bat egin du. Gainera, ekintza hori boluntarioekin egingo dute. Beraz, ekintza horretan parte hartu nahi duten herritarrek aurretiaz izena eman behar dute [BARIKUA DA AZKEN EGUNA]: Geoparkearen webgunean, geoparkea@geoparkea.com posta elektronikora idatziz izena eman ahal da. Eman beharreko datuak: izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, posta elektronikoa eta telefono zenbakia. Datu pertsonalak asegurua egiteko erabiliko direla argitu dute. Gutxieneko adina: 14 urte. EKINTZAN PARTE HARTZEKO GOMENDIOAK: zapatuko [maiatzak 27] ekintzan parte hartzera doazenei arropa erosoekin eta oinetako egokiekin joateko gomendioa egin diete Geoparkeko arduradunek. “Labarretan ibiliko gara 2-3 orduz, eta eroso joatea eta ura ere eramatea komeni da”. Argitu dutenez, autobusak 08:30ean aterako dira Debatik eta Zumaiatik, eta boluntarioak Elorriagara eramango dituzte. Elorriagatik oinez jaitsiko dira labarretara (20 minutuko ibilalditxoa), eta gero, garbiketa egin eta gero, mokadutxoa jango dute. “Batzen den zabor zakuak helikoptero batek jasoko ditu. Bestalde, aldundiko langileek garbiketan parte hartuko duten boluntarioen lana bideratu eta zuzenduko dute”. Geoparkeak Mutriku, Deba eta Zumaiako zein inguruko herrietako bizilagunei dei egin nahi izan die. “Gure ondare naturala zaindu beharraren garrantziaz ohartarazi eta ekintzan parte hartzeko deia egiten diegu”. EKAINAREN 4ra ARTEKO BESTE EKINTZAK:
- Maiatzak 27: Geoparkeko kostaldearen garbiketa. Autobusak 08:30ean aterako dira, Debatik eta Zumaiatik; Elorriagara (Itziar).
- Maiatzak 28: Lastur familian irteera, 10:30ean (haurrei eta familiei zuzenduta). DOAN.
- Maiatzak 30 (Mutriku): Mutrikuko ammonite erraldoiak hitzaldia, Mikel Lopez-Horgue eta Luis Miguel Agirrezabala (EHUren ikerlariak). Hitzaldia Nautilus Interpretazio Zentroan izango da, 19:00etan.
- Maiatzak 31 (Mutriku): Praileaitz hitzaldia, Xabier PeƱalver arkeologoaren eskutik, 19:00etan, Zabielen. Antolatzailea: Mutrikuko Udala.
- Ekainak 1 (Mutriku): Erbesteko lehen Eusko Jaurlaritza hitzaldia, Leire Arrieta historialariaren eskutik, 19:00etan, Zabielen.
- Ekainak 2: Labarretako izakiak marrazki lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketa Mutriku, Deba eta Zumaiako Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago (6-12 urte). Sari banaketa 17:30ean egingo da, Debako turismo bulegoan.
- Ekainak 3 (Zumaia): Flysch & Go irteera geologikoa, 10:00etan, DOAN. Izen-ematea: 943-14 31 00.
- Ekainak 3: Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroak antolatutako argazki rallya, 11:00etatik 13:00etara, 10-16 urte bitartekoei zuzenduta.
- Ekainak 4 (Mutriku): Olatzko Geo-ibilbidearen inaugurazioa, 10:00etatik 13:00etara, DOAN. Izen-ematea: 943-60 33 78.
- Ekainaren 4ra arte: Zer da zuretzat Geoparkea? argazki lehiaketa. Twitterrera eta Instagramera argazkiak igo #Geoparkea traola erabilita. Askotariko sariak zozkatuko dituzte