Irati Jimenezek bere bigarren eleberria aurkeztuko du Lekeition
Lekeitioko Helduen Tertuliaren eskutik Irati Jimenez Uriarte idazlea egongo da, eguen arratsaldean [maiatzak 25], Lekeition. Bere lanak gustuko dituztela eta, kazetari, gidoilari eta idazlea gonbidatu dute bere bigarren eleberria, Nora ez dakizun hori, aurkeztu eta idazleagaz solasaldian jardun ahal izateko.
Sari ugari. Nora ez dakizun hori eleberriagaz akzesita lortu zuen Irati Jimenezek Igartza Sarian, eta liburu horregaz gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria ere eskuratu zuen. Horiez gain, beste sari batzuren jabe ere egin da Mundakako idazlea. 2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Bat, bi, Manchester eleberriarekin.
Aurkezpen ekitaldia, 15:30ean izango da Lekeitioko Eskolako irakasle gelan. Deialdia herritar guztiei zabalik dagoela azpimarratu dute helduen tertuliako kideek.