Zapatuko triatloi esprinterako boluntarioak behar dituzte Mutrikun
Talaixa triatloi taldeak antolatuta egingo da aurten ere proba. Eta jakitera eman dutenez, elkarte bakoitzetik 2, 3 edo 4 lagun lortzea espero dute. “Gehiago badira, hobeto”. Proba zapatu arratsaldean [maiatzak 27] egingo da (17:00etan emakumezkoen irteera eta 17:15ean gizonezkoena). Baina antolatzaileek agertu dutenez, boluntarioek 15:00etarako Kantina aurrean egon beharko dute.
Boluntario bezala parte hartu nahi dutenek ondoko helbide elektronikora idatzi behar dute, datuak emanez (asegurua egiteko –izen-abizenak eta NAN zenbakia–): talaixatri@gmail.com.