Kirol udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute Ondarroan

Aurreko urteetan bezala, izena emateko Zaldupe udal polikiroldegira joatea edota bete beharreko inprimakia kiroldegia@ondarroakoudala.net helbidera bidaltzea nahikoa izango da. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude aurtengo udalekuak, eta herriko kirol instalakuntza eta gune ezberdinetan burutuko dituzte ekintzak. Urtero bezala kirol ezberdinez gozatzeaz gain, udalak sentsibilizazio saioak eskainiko dizkie aurten kirol udalekuetara bertaratzen direnei, dibertsitate funtzionala dutenen esperientziatik praktikatzeko.
Kirol udalekuetako ekintza bat. Argazkia: Ondarroako Udala

Kirol udalekuetako ekintza bat. Argazkia: Ondarroako Udala