Lea Artibai ikastetxeak Lan Azoka antolatuko du ekainaren 5ean
Langabetuak eta enpresak harremanetan jartzeko helburuagaz, hirugarren Lan Azoka ospatuko du Lea-Artibai Ikastetxeak ekainaren 5ean. Enpresa bakoitzak bere erakusmahaia edukiko du curriculumak jasotzeko. Enpresa gehienak ingenieritza eta teknologiari l...
Ekitaldia Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko zuzendariaren agurragaz eta Xabi Uranga Lantokietarako Formakuntza arduradunaren aurkezpenagaz hasiko da. Jarraian, Alex Txikon euskal mendigoizaleak emango du hitzaldia; negu sasoian Nanga Parbateko zortzi milakoa igotzen lehena izan zen, eta han bizitako esperientzia azalduko du. Azkenik, Lanbide Heziketako ikasleei diplomak banatuko dizkiete.
Azoka eta curriculum bilketa 10:30ean hasiko dira ikastetxearen kanpoko aldean prestatuko duten gunean. Guztira, hamabost enpresak hartuko dute parte: Eroski, Batz, Maier-MTC, Kide, Eika, Cikautxo, Nemak, Tep, Danobat Group, Fundacion Novia Salcedo, Alfa, Lanbide, Lea Artibai Ikastetxea, Azaro Fundazioa eta Gestamp.
Markina-Xemeingo ikastetxeak langabetu edo euren lanpostua hobetu nahi dutenak animatu ditu enpresekin zuzeneko aukera hori aprobetxatzera. «Erakunde ezberdinetako giza baliabideetako arduradunen artean aurrez egindako galdeketan jaso denez, alderdi teknikoan prestatutako langileen beharra ikusten da, batez ere, ingeniariena».