Zapatuan, Eduardo Blanco Amor idazlearen
Parranda liburuari buruz solastuko dira Txomin Agirre udal liburutegian. Joxe Mari Urteaga idazleak gidatuta bilduko dira irakurle taldeko kideak zapatuan, 10:00etatik 12:00etara, hilabete bakoitzeko azken zapatuetan egin ohi duten bezala.
Zapatuko solasaldian parte hartzeko udal euskara zerbitzura (94 683 36 68) edo Txomin Agirre udal liburutegira (94 683 33 43) deitu behar da.
Joxe Mari Urteagak gidatzen ditu solasaldiak.