17:00etan hasiko da Euskal Herriko zirkuituaren barneko esprint erak0 triatloia Mutrikun,
Talaixa Triatloi Taldeak antolatuta.
200 parte hartzaile baino gehiago egongo dira, eta horietatik 34 izango dira emakumeak.
Esprint triatloia denez, parte hartzaileek
750 metro igerian, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte. Froga, Mutrikuko portuko tanborraren parean hasiko da. Igerian, portu barrutik zehar egingo dute, eta arlanpatik aterako dira bigarren zatiari ekiteko. Bizikletak hartuta, Debaranzko bideari ekingo diote triatletek, Sasiola eta Kalbaixo igaro ostean, berriz ere Mutrikura jeitsiz. Azken zatia, korrika egin beharko dute, portuan prestatutako bi kilometro eta erdi inguruko zirkuitari bi buelta emanez. Kantina parean amaituko da froga, eta bertan kokatuko baita helmuga.
Iazko Mutrikuko triatloiaren hasiera.
Talaixako arduradunek jendea triatloian parte hartzera bultzatu nahi dute, kirolariez gain garrantzitsua izango delako zaletuak eta
boluntarioak ere egotea. Horretarako, nahiz eta jada herritar askok izena eman duten, boluntario gehiagoren beharrean daude, bizikletaz egin beharreko tarterako gehienbat. Boluntario bezala parte hartu nahi dutenek ondoko helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia zehaztuta:
talaixatri@gmail.com. Datu pertsonalak asegurua egiteko behar dituztela azaldu dute Talaixako kideek.