Ondarroa Arraun Elkarteak antolatuta, zapatuan [maiatzak 27]
17:30ean emango diote hasiera aurten seigarrengoz jokatzen den estropadai Ondarroako badian.
25 traineru ariko dira zapatuko lehian, neskenak eta mutilenak kontuan hartuta.
Erlojupeko proba izango da, eta lau txandatan banaturik minutu bateko aldeagaz joango dira ateratzen traineruak. Lehenengo txandan
nesken ontziak arituko dira, eta haietatik ateratzen lehenengoa, Ondarroa Arraun Elkarteko eta Isuntzako neskek osatutako
Lea-Artibai ontzia izango da, 17:30ean. Guztira, neskez osatutako bost ontzi egongo dira zapatuan Ondarroan.
Ondarroa eta Lekeitioko neskek osatutako Lea-Artibai traineruak emango dio hasiera estropadari. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Lehioa
Bigarren txandatik aurrera hasiko da mutilen lehia.
17:55ean Lapurdiko Arraun Taldeak emango dio hasiera mutilen estropadari, eta haien atzetik beste sei traineru aterako dira. Hirugarren txanda
18:30ean hasiko da, eta ateratzen lehena Santurtzi izango da. Ondoren beste sei ontzik hartuko dute irteera, tartean
Lekittarra traineruak. Laugarren eta azken txanda
19:05ean hasiko da, San Pedrorekin, eta pasaitarren ostean beste lau ontzik ekingo diote estropadari, tartean
Ondarroak eta
Bermeok. Gaineratu behar da azken txanda honetan parte hartuko duten ontzi guztiak Eusko Label ligan lehiatuko direla aurten. Irteten azkena
Antiguako Ama trainerua zango da, 19:09ean.