Abaroaren erabilera zehazteko lan saioak antolatu ditu udalak
2016. urtean Abaroa Jauregiko teilatua konpondu ondoren, 2017an, eraikinak eman ahal dituen erabilera aukerak mahairatuko dituen proiektua gauzatu nahi du Lekeitioko Udalak. Azaldu dutenez, proiektua idazterako orduan laguntza teknikoa izateko lizitaz...
Aurreko urteetan egindako prozesu parte hartzailean jasotako informazioaz baliatu eta Abaroa Jauregiaren erabilera zehazteko lanketan aurrerapauso bat eman nahi dute. «Horretarako lantaldeak edo mahaiak antolatzen gabiltza, arlo ezberdinetan adituak direnekin, herriko eragileekin eta herritarrekin osatuak».
Egunak
Lehenengo lan saioak ekainaren 6an eta 8an izango dira, arratsaldez, Barandiaran Aretoan. Lekeitioko Udalak prozesu horretan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Horretarako, abaroajauregia@lekeitio.eus helbide elektronikoa sortu dute interesaturik egon litezken herritarrek izena eman dezaten. Horrez gain, udal bulegoetan ere eman ahalko dute izena herritarrek. Izena emateko epea maiatzaren 31ra artekoa da, berau barne.