Astelehenean errebalidari planto egingo diote Lekeitioko ikasleek
Maiatzaren 29an egokitu zaie Lekeitio BHI-Iturriotzeko ikasleei DBH 4. mailako errebalida azterketa egitea, eta azterketari planto egingo dio Lekittoko Ikasle Mugimenduak.Ikastetxekoek jakitera eman dutenez, 08:45ean Iturriotzeko sarreran elkartzeko de...
Ikastetxekoek jakitera eman dutenez, 08:45ean Iturriotzeko sarreran elkartzeko deia egin dute planto dinamikan parte hartu eta azterketa egingo ez duten ikasleei babesa erakusteko. Ikasleez gain, guraso, irakasle eta herritarrei egin diete gonbidapena.