Bizkaiko taldekako bertso kanporaketa, gaur

Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketa badoa aurrera, eta bigarren faseko hirugarren kanporaketa jokatuko da gaur, Bermeon. Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Buruz-buru (Busturialdea) eta Itallen (Larrabetzu) ariko dira, hain zuzen ere, zein baino z...

Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketa badoa aurrera, eta bigarren faseko hirugarren kanporaketa jokatuko da gaur, Bermeon. Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Buruz-buru (Busturialdea) eta Itallen (Larrabetzu) ariko dira, hain zuzen ere, zein baino zein gehiago gaurko saioan.

Bertso giroa nagusituko da herriko hiru gunetan burutuko diren saioetan. 18:30ean izango da lehen saioa, Izaro Irish Puben; bigarren saioa 19:30ean hasiko da, eta Bolatoki tabernan egingo dute. Azkenik, hirugarren saiorako 20:30ean batuko dira Kafe Antzokian.

Irabazlea, finalera

Kanporaketako irabazlea ekainaren 3an Markina-Xemeinen jokatuko den finalerako sailkatuko da, aurrez jokatu diren bi kanporaketako irabazleekin batera. Era berean, antolatzaileek finalerako bazkari txartelak dagoeneko salgai daudela gogoratu dute www.bertsosarrerak.eus webgunean.