Esprint triatloia antolatu du bihar arratsalderako Talaixa Triatloi Taldeak
750 metro igerian, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek. Boluntarioen bila dabilza. 200 parte hartzaile baino gehiago espero dira MIKEL SANTISO17:00etan hasiko da zapatuan Euskal Herriko zirkuituaren ...
750 metro igerian, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek. Boluntarioen bila dabilza. 200 parte hartzaile baino gehiago espero dira MIKEL SANTISO
17:00etan hasiko da zapatuan Euskal Herriko zirkuituaren barneko esprint erako triatloia Mutrikun, Talaixa Triatloi Taldeak antolatuta. 200 parte hartzaile baino gehiago egongo dira, eta horietatik 34 izango dira emakumeak.Esprint triatloia denez, parte hartzaileek 750 metro igerian, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte. Proba Mutrikuko portuko tanborraren parean hasiko da. Igerian, portu barrutik zehar egingo dute, eta arlanpatik aterako dira bigarren zatiari ekiteko. Bizikletak hartuta, Debaranzko bideari ekingo diote triatletek, Sasiola eta Kalbaixo igaro ostean, berriz ere Mutrikura jaitsiz. Azken zatia korrika egin beharko dute, portuan prestatutako 2 kilometro eta erdi inguruko zirkuitari bi buelta emanez. Kantina parean amaituko da proba; han egongo da helmuga.
Talaixako arduradunek jendea triatloian parte hartzera bultzatu nahi dute, kirolariez gain garrantzitsua izango delako zaletuak eta boluntarioak ere egotea. Horretarako, nahiz eta jada herritar askok izena eman duten, boluntario gehiagoren beharrean daude, bizikletaz egin beharreko tarterako gehienbat. Boluntario bezala parte hartu nahi dutenek ondoko helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia zehaztuta: talaixatri@gmail.com.