Kilin Kala igeri zeharkaldia egingo da, uztailaren 1ean
IGERIKETA // Aurten ere Garraitz irla inguratzen duen 20. Kilin Kala igeriketa zeharkaldia egongo da uztailaren 1ean, Garraitz Kirol Taldearen eskutik. Proban parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago ekainaren 30era arte www.sailkapenak.com web o...
IGERIKETA // Aurten ere Garraitz irla inguratzen duen 20. Kilin Kala igeriketa zeharkaldia egongo da uztailaren 1ean, Garraitz Kirol Taldearen eskutik. Proban parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago ekainaren 30era arte www.sailkapenak.com web orrialdean. Alebin, txiki eta nagusien mailako igeri zeharkaldiak egongo dira 11:00etatik aurrera. 300 pertsonara mugatuta dago proba.