Giro ikusgarria sortu da gaur [maiatzak 27] Mutrikuko moilan. Talaixa Triatloi Taldeak antolatuta, IV. Mutrikuko Esprint Triatloiak 200 parte hartzailetik gora bildu ditu zein baino zein gehiago. Proba Euskal Herriko zirkuiturako puntuagarria izan da.
Gizonezkoak, uretatik atera berritan
750 metro igerian, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin dituzte parte hartzaileek. Irabazleak Mikel Elgezabal Fernandez gernikarra (01:01:52) eta Helene Alberdi Sololuze zumaiarra (01:11:39) izan dira absolutu mailan. Emakumezkoen podiuma Estefania Gomez Villanueva eta Pili Bodegas Prietok osatu dute; gizonezkoena, Iker Ortiz de Zarate Nuñezek eta Iñaki Loinaz Garatek. Podiumak ez dira esprintean erabaki, baina nahikoa estu egon dira, batez ere gizonezkoena: 18 segundoren aldean sartu dira Elgezabal eta Ortiz de Zarate.
Emakumezko beteranoak 2 mailan, Arantza Burgoa Agirregomezkorta ondarrutarra izan da irabazlea; eta mutrikuarrik onena, berriz, Ander Portu izan da; haren alaba igo da podiumera kopa jasotzera.
Arantza Burgoa Agirregomezkorta, beteranoak 2 mailako irabazlea
Animo artean. 17:00etan hasi da proba Mutrikuko portuko tanborraren parean. Ordurako jendez beteta zeuden Moila Kalea eta inguruak. Igerian, portu barrutik zehar egingo dute, eta arlanpatik aterako dira bigarren zatiari ekiteko. Bizikletak hartuta, Debaranzko bideari ekingo diote triatletek, Sasiola eta Kalbaixo igaro ostean, berriz ere Mutrikura jaisteko. Azken zatia, korrika egin dute; portuan prestatutako 2 kilometro eta erdi inguruko zirkuitari bi buelta eman dizkiote, ikusleen txalo eta animo artean. Kantina parean amaitu da proba. bertan helmugaratu dira.
Amaieran, nekeak eta poza. Besarkadak eta irribarreak. Proba gogorra izan dela esan du batek baino gehiagok; batez ere igeriketa zatian, baina amaitu izanagatik pozik azaldu dira, eta datorren urtean errepikatzeko gogoz.
Sailkapenak, HEMEN
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.