Lezo elkartasunaren erdigune bihurtu da gaur [maiatzak 27]. Elkartasunaren, ilusioaren eta helburu jakin baten alde lanean dabiltzanen bilgunea. Helburua da gaixorik dauden haurrei itxaropenaren bidea erraztea, babesa dutela sentiaraztea, emozionatzea, eta bakarrik ez daudela jakinaraztea. Ametsen Bidea da egunaren izena. Amesteko eguna.
Helburu horiek betetzeko,
Arkaitz Erice Kalu–k Mutriku eta Hondarribia (Lezotik) lotu ditu gaur korrika haur horien alde, laguntza behar dutela ikusarazteko.
15:30ean hasita, Juneren Hegoak eta Markelen Irria taldeetako kideek egun oparoa antolatu dute, jai giroan, eta elkartasun mezuz beterikoa. Bildutako dirua Donostiako Ospitaleko Haurren eta Amen ataleko gela eta korridoreak humanizatzeko erabiliko dute.

Arkaitz Erice Kalu, Lezoko Saldise plazan