Aulestiarrek Donostiara irteera egin dute

Urzabal guraso elkarteak antolatuta, 34 aulestiarrek Donostiara irteera egin zuten zapatuan [maiatzak 27]. Egun osoko irteera egin zuten. “Goizean Urgul mendira igo ginen, eta han bazkaldu eta gero, 17:00ak inguruan Katamaranean itzulia egin genuen”. Eguraldia lagun, ondo pasatu zutela esan dute antolatzaileek. Aulesti Donostia irteera Aulesti Donostia irteera katamaran Aulesti irteera Donostia