Apirilaren 27an egin zen udalbatzan, aho batez onartu zuten Mutrikuko udaletxean hileta zibilak egiteko araudia. Araudi horri alegazioak egiteko epea zabalik dagoela ikusita, Mutrikuko EH Bilduk bilera ireki bat deitu du herritarrentzat araudi horren inguruan zerbait esan, informazioa jaso edo iritziren bat eman nahi baldin badute.
Mutrikuko Zabiel Kultur Etxea
Bileraren helburua, herritarren ekarpenak jasotzea da, araudiari azken onarpena eman aurretik. Mutrikuko EH Bilduk “gaia garrantzizkoa eta sentsiblea” dela uste du, eta horregatik, herritarrei batzarrera joateko deia egin die. Eguaztenean batuko dira Zabieleko ganbaran, 19:00etan.
EH Bildutik adierazi dutenez, ahalegin berezia egingo dute onartu berri den araudiaren oinarririk garrantzitsuenak azaltzeko eta herritarren ekarpenak jaso eta udalera bideratzeko.