Akerbeltzen Antxumak taldea sailkatu da Bizkaiko Taldekako finalerako
Bermeoko barikuko kanporaketa irabazita, ekainaren 3ko finalean egongo da Markina-Xemeingo taldea. Busturialdeko Buruz bururen eta Larrabetzuko Itallen aurka aritu diraBizkaiko Taldekako Bertso Txapelketaren bigarren faseko hirugarren kanporaketa jokat...
Bermeoko barikuko kanporaketa irabazita, ekainaren 3ko finalean egongo da Markina-Xemeingo taldea. Busturialdeko Buruz bururen eta Larrabetzuko Itallen aurka aritu dira
Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketaren bigarren faseko hirugarren kanporaketa jokatu zen barikuan, Bermeon. Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein) taldeak lortu zuen aurrera egitea, Itallen (Larrabetzu) eta Buruz buru (Busturialdea) taldeei irabazita.Bermeoko kanporaketa irabazita, ekainaren 3ko finala jokatuko du Markina-Xemeingo taldeak, herrian bertan, gainera. Orduan, Koipelustre’s (Abadiño) eta Iurretako Bertso Taldearen aurka lehiatu beharko dute.
Hiru talde parte hartzaileak herriko hiru gunetan aritu ziren bertso botaka. Lehenengo saioa Irish Puben egin zen, Buruz buru eta Akerbeltzen Antxumak taldeen artean; bigarrena, Herriko tabernan izan zen Buruz buru eta Itallen taldeen artean; eta, hirugarrena eta azkena, Kafe Antzokian egin zuten, Akerbeltzen Antxumak eta Itallen taldeen artean.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, «giro ederra egon zen Bermeoko finalaurrekoan, eta saiotik saiora ikusleak batuz joan ziren. Giro polita egon zen parte hartzaileen artean, gai jartzaileen artean, epaileen artean eta baita bertsolarien artean ere».