Euskal Zine Bilerak 40 urte betetzen ditu 2017an, hori dela eta, jaialdiaren bilakaerari begira jarri dira aurten antolatzaileek. Aurrera pausoak emateko bideak jorratzen hasiak direla adierazi dute, “jaialdiaren mesedetan datozen edizioetarako lan lerro berriekin hasteko”. Bide batez, 40. Jaialdiari hasiera emateko,
parte hartzeko oinarriak kaleratu ditu Lekeitioko euskal zine jaialdiak, eta beti bezala, ikus entzunezko produktoreak parte hartzera animatu dituzte. Lanak aurkezteko azken eguna 2017ko
uztailaren 31 izango da.
39. Euskal Zine Bilerako saridunak, sariak eskuetan, sari banaketaren ostean. Argazkia: Eneko Zuberogoitia
Urtero modura, edozein film egilek har dezake parte Euskal Zine Bileran (EZB).
Euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, eta lanek ezingo dute
30 minutu baino gehiago iraun. Pelikulak sarearen bitartez aurkeztu behar dira,
www.zinebilera.com webgunearen bitartez.
Aurkeztutako lanak aurretiaz aztertu eta aukeratuko ditu Aukeraketa Batzordeak, eta ez dituzte 50 film baino gehiago onartuko. Euskal Zine Bileraren 40. ediziora aurkeztu eta onartutako filmak Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan emango dira,
2017ko urriaren 14tik 21era.
Honek dira EZBn parte hartzeko
OINARRIAK