Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, eguenean [ekainak 1], Kamiñazpiko parkea eraberritzeko parte hartze prozesuaren ibilbidea eta emaitzak azalduko zaizkie herritarrei; 18:30etik 20:30era parkean batzeko deia egin dute. Azaldu dutenez, prozesuaren nondik norako guztiak azaltzeko
informazio panelak ipiniko dituzte parkean. “Hurbiltzen direnei prozesuaren nondik norakoak zeintzuk izan diren eta lortutako emaitza zein den azaltzeko prest egongo da talde teknikoa”, esan dute.
Ekintza Kamiñazpiko jaien bezperan egingo denez, ekintzari berari ere jai giroa eman nahi izan diote udal ordezkariek. “Hurbiltzen direnentzako
mokadutxoa ere egongo da“.
Azkenik, prozesuan parte hartu duten herritarrek beraien iritzia azaltzeko aukera izango dute bertan eskuragarri izango dituzten inkesta batzuen bitartez.
Ondarroako Kamiñazpiko parkea eraberritzeko egindako ekintzetako bat. Argazkia: Ondarroako Udala.