Aitor Madariaga bermeotarra nagusitu da Euskadiko Txapelketan
Madariaga Fitness neurri baxuko onena izan da, eta haren anaia Alex Madariaga hirugarren sailkatu da Bodyline fitnessean. Modalitate denak kontuan hartuta, 38 parte hartzaile egon diraAitor Madariaga bermeotarra Fitness neurri baxuko onena izan zen zap...
Madariaga Fitness neurri baxuko onena izan da, eta haren anaia Alex Madariaga hirugarren sailkatu da Bodyline fitnessean. Modalitate denak kontuan hartuta, 38 parte hartzaile egon dira
Aitor Madariaga bermeotarra Fitness neurri baxuko onena izan zen zapatuan Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian lehiatu zuten Euskadiko Txapelketan.Haren atzetik, Ionut Axinte sailkatu zen, eta Eduardo de la Peña izan zen hirugarrena.
Kategoria horretako koreografia onenaren saria Axintek jaso zuen, eta koreografia onenaren sari orokorra ere harentzat izan zen.
Fitness neurri altuko lehian Aitor Alonso da aurtengo Euskadiko txapelduna. Benjamin Koomson eta Imanol Aranguren sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Neurri altuko partaideen artean, epaimahaiak Aitor Alfonsori eman zion koreografia onenaren saria.
Bestalde, Javier Peñak irabazi zuen hasiberrien bodyline kategorian, eta bodyline fitnessean, berriz, Miguel Egido izan zen onena. Bodyline fitnessean Alex Madariaga, Aitor Madariagaren anaia hirugarren sailkatu zen.
Mikel Ugalde bermeotarrak ere lehiatu zuen txapelketa, baina ez zuen lehenengo seiren artean sailkatzerik lortu.
Neska bakarra
Nesken bikini kategoriari dagokionez, emakumezko bakarra aurkeztu zen aurtengo txapelketara: Maite de Frutos.
Eta kategoria guztiak kontuan hartuta, 38 parte hartzailek lehiatu zuten Gernika-Lumoko XVI. Fitness Txapelketa.
Bodyline fitness kategorian egon ziren partaide gehienak: hamasei kirolari. Fitnesseko bi kategorietan seina parte hartzaile aritu ziren lehian, eta hasiberrien bodyline kategorian, berriz, bederatzi.
Fitness altuko zein baxuko irabazleek garaikurra, diploma eta 300 euro jaso zituzten, eta bikini eta bodyline modalitate bietako irabazleek 200 euro, garaikurra eta diploma.
Modalitate guztietako lehenengo hirurek jaso zuten diru-saria, eta laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatuei garaikurrak eta diplomak eman zizkieten.
Hamaseigarren txapelketa betetzea pozgarria dela azpimarratu dute antolatzaileek: «Jendeak txapelketa estimatzen duela ikustea eta antolatzeko halako laguntza izatea pozgarria da. Eta horrek indarra ematen digu datorren urteko txapelketa antolatzen jarraitzeko».