Joan den astean jokatu zen
Ultratrispain proba, Motrilen (Granada, Espainia). Eta horretan parte hartu du Ander Aldazabal lekeitiarrak. Ultratrispain hiru eguneko proba da, eta aditu batzuen esanetan,
munduko Ultraman gogorrena da:
10 kilometro igerian, 421 kilometro bizikletan eta 84 kilometro korrika. Baina Aldazabalek, parte hartzeaz gain, proba amaitu ere egin du, eta 5. postua lortu.
[ELKARRIZKETA: Ander Aldazabal]
50 kirolarik izena eman zuten, baina 25 inguruk amaitu dute proba.
Aldazabalek 29 ordu, 33 minutu eta 23 segundotan amaitu zuen proba. Eta HITZAk jakin ahal izan duenez, lekeitiarrak familia ondoan izan du abentura gogor honetan. Gainera, proba egin eta postu on bat lortu ahal izateko, Aldazabal hilabeteetan ibili da entrenatzen.
Aldazabal, helmugan.
Lehenengo hirurak. Bigarren urtez jarraian, proba
Marc Puig Gironako (Herrialde Katalanak) kirolariak
irabazi du (25 ordu, 53 minutu eta 50 segundo); hiru egunetan lehena izan zen helmugaratzen. Bigarren postua Huelvako (Espainia) Juan Bautista Castilla
Chamba-k egin du (27 ordu, 25 minutu eta 15 segundo). Podiuma Ruben Otero Tarragonako (Herrialde Katalanak) osatu du (27 ordu, 36 minutu eta 40 segundo).
[ELKARRIZKETA: Ander Aldazabal]
Marc Puig, probaren irabazlea. Argazkia: Ultratrispain.
Proba, egunez egun. Lehenengo egunean 10 kilometro igerian eta 150 kilometro bizikletaz egin behar izan zituzten. Bigarren egunean, ostera, 275 kilometroko bizikleta lasterketa gogorra eduki zuten (5.500 metroko desnibela). Hirugarren eta azken egunean, bi maratoi korrika egin behar izan zituzten (84 kilometro). “Proba oso gogorra da. Lehenengo egunean igeriketa izan zen zailena, bigarrenean Alpujarrako etapa aldapatsuak (dozena bat kirolarik utzi zuten proba bigarren egunean), eta hirugarrenean desnibela”, diote antolatzaileek.
Aldazabal, hirugarren egunean, korrika. Argazkia: Ultratrispain.