Figuranteak behar dira Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak grabatuko duen bideo baterako
Herriko Turismoa sustatzeko prestatzen ari diren webgune berriaren promozioa egiteko bideo bat egingo du Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak, eta bideo hori osatzeko figuranteak behar dituzte.
Oraindik eguna zehaztu barik badago ere, grabaketa Markina-Xemeinen egingo dela jakitera eman dute, ekainaren amaieran eta egun bakar batean.
Adin guztietako jendeak parte hartu dezake bideoan. Izena emateko, email bat bidali behar da, ekainaren 19a baino lehen, komunikazioa@markina-xemein.eus helbide elektronikora edo bestela udaletxera deitu. Kasu bietan, izen-abizenak eta harremanetarako telefono bat eman behar dira.