Geoparkeak Olazko Ibilbide Geologikoa inauguratuko du domekan
Europako Geoparkeen Astearen baitako azken ekintza izango da. Ibilbide gidatua izango da, eta doakoa izango da parte hartzea. Aurretiaz izena eman behar da, Mutrikuko turismo bulegoanEuropako Geoparkeen Asteko ospakizunak domekan amaituko dira, Mutriku...
Europako Geoparkeen Astearen baitako azken ekintza izango da. Ibilbide gidatua izango da, eta doakoa izango da parte hartzea. Aurretiaz izena eman behar da, Mutrikuko turismo bulegoan
Europako Geoparkeen Asteko ospakizunak domekan amaituko dira, Mutrikuko Olazko Ibilbide Geologikoaren inaugurazioarekin. Dena dela, domekara bitartean, beste ekintza batzuk ere eskainiko ditu Geoparkeak.Maiatzaren 19an hasita, askotariko ekintzak egin dira. Eta horietan guztietan herritarrek ondo erantzun dutela esan dute Geoparkeko arduradunek. Gaur, esate baterako, Leire Arrieta historialari mutrikuarrak Erbesteko lehen Eusko Jaurlaritza hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, Zabiel kultur etxean, Mutrikuko Udalak antolatuta.
Bihar, aldiz, Labarretako izakiak marrazki lehiaketaren sari banaketa egingo da, 17:30ean, Debako turismo bulegoan. Eta, etzi, Flysch & Go irteera geologikoa egingo da Zumaian.
Domekakoa, baina, bestelako ekintza izango da. Izan ere, Olazko Ibilbide Geologikoa inauguratzeaz gain, Geoparkeak auzoan ipinitako interpretazio panel berriak adituen azalpenekin ulertzeko aukera edukiko dute herritarrek; Euskal Herriko Unibertsitateko eta Geoparkeko adituek gidatuko dute irteera.
10:00etatik 13:00etara egingo da ekintza, eta herritarrek doan parte hartu ahalko dute; Mutrikuko Turismo bulegoan izena eman behar da (943-60 33 78). Aurreratu dutenez, 6,5 kilometroko ibilbidea izango da, baina zailtasunik ez duela edukiko esan dute. «Familia osoarentzat da aproposa».
Besteak beste, Olazko harana ezagutu eta bertako bitxikeriak ezagutzeko aukera egongo dela esan dute.