Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiak jakitera eman duenez, maiatzean 3.907.460 kilo antxoa porturatu dituzte Ondarroan. 30 aleko tamainako 8.718 kilogramo, 30 aletik 50 alera bitartekoan 2.656.053 kilo eta 50 aletik gorakoan 1.242.689 kilo arrantzatu dituzte Ondarroako portuan sartu diren ontziek.
Prezioei dagokienez, antxoa handienak 7,14 euroko bataz besteko prezioa egin du maiatzean, tamaina erdikoak, 1,71 eurokoa, eta txikiena, berriz, ez da euro bakarrera ere iritsi, 0,98 euroko prezioa egin du-eta, bataz beste.
Antxoa, Ondarroako portuan