Athleticek atzo [maiatzak 31] jakitera eman zuen
Kuko Ziganda buru izango duen talde teknikoa nortzuk osatuko duten. Eta tartean dago
Iban Urkiza ondarrutarra. Urkiza Real Sociedadeko beste kategoria batzuetan prestatzaile fisiko hasi zen lanean, eta
2009an Athleticera pasa zen; gazteekin eta kadeekin hasi zen. 2011-2012 denboraldian Bilbao Athleticeko prestatzailea izan zen, Ziganda bera entrenatzaile zela. Aktibitate Fisikoan eta Kirol Master zuzendaritzan lizentziaduna da Urkiza.
Iban Urkiza. Argazkia: Unai Zabaleta (La Cantera de Lezama)
Talde teknikoan ez dira egongo
Carlos Gurpegi ez eta
Aitor Iru ere. Hala, Zigandak Bilbao Athleticen laguntzaile izandako ia gehiengoa izango du ondoan talde nagusian. Egongo ez den bakarra
IƱigo Lizarralde izango da. Bigarren entrenatzailea
Bingen Arostegi bermeotarra izango da. Arostegik Athleticeko mutil gazteak entrenatu izan ditu, eta orain bi denboraldi Athleticeko nesken bigarren entrenatzailea izan zen; neskek Liga irabazi zuten.
Bestalde,
Imanol Etxebarriak Aitor Iru ordezkatuko du atezainen hirugarren entrenatzaile modura.
Talde teknikoa
Alberto Iglesiasek eta
Xabi Clementek osatuko dute, azken hori berreskuratzailea izango da.